Ongi etorri Yogara
“Bere burua zaintzea ez da konplazentzia, babesa da eta ekintza politikoa da.” Audre Lorde
Sohom Yoga Elkartea
Sohom Yoga 2017an sortu zen, yoga klaseak euskaraz emateko xedearekin. Klaseak Hazparnen eta inguruko herrietan dira. 2021tik goiti, yogaren bitartez amatasuna zaintzea elkartearen helburu bat bilakatu da ere, ama berriak haurdunaldi denboran baita sortze ondotik ere segituz.
Klase guziak Amaia Mujicak ematen ditu.