Amatasuna

Zergatik haurdunaldi denboran yoga egin?

Yogak onura anitz ditu. Hona besteak beste sortze aitzin ekar ditzakeenak:

  1. Estresaren arintzea: Sortze aitzineko yogak arnasketa sakon eta meditazio teknikak baliatzen ditu, eta horiek haurdunaldi denboran barneratutako estresa edo sortzeari begira izaten ahal den beldurra murriztu dezakete.
  2. Postura hobetu: Sortze aitzineko yogako saioak haurdunaliko ohiko minak arintzeko: ñiñiari tripan espazioa egin, nerbio ziatikoa luzatu, zangoak eta besoak azkartu besteak beste. Muskuluak indartuz eta gorputzaren kontzientzia handituz, sortze aitzineko yoga saioek postura egokian mantentzea lagun dezakete, eta postura batzuekin lotutako minak ttipi ditzake.
  3. Niñiarekin konexioa: sortze aitzineko yoga saioek ama eta ñiñiaren arteko konexioa sustatzen du arnasketa kontziente eta mugimendu goxoei esker, ongizate-sentimendua azkar dezakete.
  4. Sortzea prestatu: Maratoi bat prestatzen den bezala, sortzea ere prestatu behar da. Eta ez du emaztearen oroitzapen gogor edo bortitza izan behar. Sortze aitzineko yoga saioetan irakatsitako luzaketa, arnasketa eta lasaiketa teknikak lanaren eta sortzearen momentuan beharrezkoak izan daitezke, emazteek mina kudeatzeko baita lasaia, kontzentratua eta konfiantsaz beterik senditzeko.
  5. Lo kalitate hobea: sortze aitzineko yoga saioek, estresa ttipituz, gorputza eta arima lasaituz, amaren lo kalitatea hobe dezake.

Ikusten duzuen bezala sortze aitzineko yogak eskaintzen ditu beraz onura fisiko, emozional eta mental ugari, haurdun diren pertsonentzat. Haatik ez dute inondik ere ez segipen medikal bat ordezkatzen eta ez dute ere ez haurdunaldi denboran ala sortzean gerta daitezkeen arazoetaz babesten.

 

pregnancy-yoga-sohom
vintage yoga 1973 mum and son

Eta sortze ondotik zer ?

Haurdunaldi denboran ala sortze ondotik, yoga saioen onurak berdintsuak dira: saioek ama berriaren estresa arinduko dute, postura hobetu eta gorputza (berriz) azkartu, ñiñiarekin konexioa azkartu yoga saioetan sortu berria integratua delako, eta saioei esker, estresa ttipituz, gorputza eta mentala lasaituz, amaren lo kalitatea handituz joanen da.
Bestalde, sortze ondoko yoga saioei esker, zuen gorputza bai eta zuen osasun mentala zaintzen duzue. Zuen etxera etortzen naizenez, ama berriaren bakartasuna saihestua da ere bai eta amatasunaren tsunami hori komenta dezakegu, emazte eta amen artean. Nahi eta behar duzuen guzia aipatzen ahal didazue. Saioaren zentroan beti Ama izanen da.
Sortze aitzin ez bazaituztet ikusi ere, sortze ondoko segipen bat elkarrekin egin dezakegu.
Eta ez bada zuentzat, zergatik ez lagun artean saio batzuk ama berri bati eskaini ?
Aldiz, kasu, sortzearen ondotik, 6 aste itxoin behar dira yoga berriz hasi baino lehen (gutienik, gehiago ere zuen kasuen arabera).