KLASEAK
Klase kolektiboak
Yogari esker zure ongi-izatea zain ezazu. Tentsioak murrizu, malgutasuna landu, baita zure gorputza azkartu edota zure arnasketa landu… yogaren onurak anitzak dira. Zato Izturitzeko Artetxean egiten ditugun euskarazko klase kolektiboetara. Klaseak deneri idekiak dira, izan hasiberrientzat ala yogazale amorratuentzat, egokitzapenak badira denentzat.
Eta ez bada zuentzat, zergatik ez lagun artean saio batzuk ama berri bati eskaini ?
Oharra: sortzearen ondotik, gutienik 6 aste itxoin behar dira yoga berriz hasi baino lehen (emagin baten baieztapenaren arabera).
Sortze aitzin eta ondoko klaseak
Haurdunaldi denboran, Ama sakratua bilatzen da, bere gorputza, bere formak goraipatuak dira, eta zaindua da. Anitz. Asteak hitzorduz hitzordu pasatzen dira, gehienetan hitzordu medikalak dira. Emaztearen pisua, odola kontrolatzen da baina gutik bere osasun mentalaren berri eskatzen diote.
Eta sortzearen ondotik, bat batean, sabela hustu zaigu, eta sortu berri bat besotan gure burua, bikotea, familia, ber definitzen entseatzen gira. Eskema klasiko batean bagira, emaginaren bi bisiten ondotik, bakarrik gelditzen gira. Mundu ezezagun hortan, non ama ez den gehiago existitzen, eta aldi berean non dena bere gain den.
*
Yoga segipen horiek, haurdunaldi denboran bai eta sortze ondokotik, Ama berriari sostengu bai emozionala bai fisikoa ekartzen ahal dio. Haatik ez dute inondik ere ez segipen medikal bat ordezkatzen eta ez dute ere ez haurdunaldi denboran ala sortzean gerta daitezkeen arazoetaz babesten.
*
Saioak bakarkakoak dira, ama berriaren etxean, bere erritmoan egiten dira, Hazparnetik 25 kmtan.