Zer da yoga?

“Yogak irakasten digu sendatu behar duguna sendatzen, eta senda ezina askatzen.” Judith Hanson Lasater

white flower sohom yoga
kids yoga sohom euskal museoan

Vinyasa eta Ashtanga yoga, zer da?

Vinyasa Yoga

Vinyasa yoga dinamikoa da eta mugimendua arnasketarekin sinkronizatzen duena da. Posturak gai baten inguruan harmonikoki lerrokatzen dira, jario iraunkorra sortuz. Yoga estilo honek indarra, malgutasuna, oreka eta kontzentrazioa bultzatzen ditu, aldi berean gorputza eta gogoa lotuz.

Ashtanga Yoga

Ashtanga yoga estilo dinamiko eta zorrotza da, non serie zehatz batzuk errepikatzen diren saioaren arabera. Klasean praktikatuko ditugun sekuentziak Matthew Sweeney-ren irakaspenaren araberakoa dira.  Ashtanga yogaren zorroztasunak, gorputza indartzen, malgutasuna hobetzen eta mentala garbitzea sustatzen du.

vinyasa ashtanga sohom yoga

Yin yoga, zer da?

yin yoga sohom yoga

Yin yoga estilo pasibo eta meditatibo bat da, medikuntza txinatarrari lotua dena. Posturak minutu batzuez atxikitzen dira (2 eta 11 minutu artean) medikuntza txinatarreko meridianoen arabera, ligamentuekin, fasciekin eta artikulazioekin konexio sakonak sortuz. Praktika horrek lasai­tasun sakona, malgu­tasuna eta energia blokeoak askatzeko balio du, gorputzaren kontzientzia eta meditazioa sustatuz.

Yoga ñiñientzat eta haurrentzat

Yoga haurtzaindegietan

Jokoen eta istorioen bidez, gorputz sentsazioak landu, gorputza hobeki ezagutu, elkar lagundu, oreka landu eta konfiantsa hartu… Hona besteak beste zer lantzen den Yoga haurtzaindegian egiten delarik. Zinezko lasaitasun burbuila eguna taldean pasatzen duen haurrarentzat.

Bestalde, jarduera hori euskaraz egitean, euskaraz bizitzeaz gain, haurrari euskal kulturari buruzko oinarrizko elementuak ezagutarazten dizkio.

45 minutuko saioak dira, 18 hilabetetik goitiko haurrentzat.

Kontakta nazazu informazio gehiagorentzat.

yoga creche sohom yoga

Harremanetan sartu

Informazio gehiago behar baduzu, nirekin harremanetan sar zaitez eta zure helburuak lortzen lagunduko zaitut. Aitzinetik milesker!

15 + 10 =