IBILBIDEA
Nor naiz ni?
Amaia Mujica naiz eta Sohom Yoga Elkartearen sortzailea naiz. 2009an, halabeharrean, Yogaren bidean sartu nintzen. Bizkarreko minak arindu nahian eta lasaitasuna bilatuz, Kundalini Yoga ezagutu nuen. Federazioko ikasle lehenik (FFKY), laster Tantra Eskolarekin ikasten segitu dut. Gaur egun, nahiz eta nire praktika pertsonalean beste yoga mota batzuk egiten ditudan, hala ere beti Kundalini ikasle izaten segitzen dut Tantra Eskolaren bitartez.
2014an, Indiara joan nintzen, Yogaren mundua hurbilagotik ezagutzeko asmotan. Han, yoga eta meditazio molde desberdinak ikasi nituen. Yogak eragin zidan barne-eraldaketa sumatzen nuen. Bidaiatik sartu eta, berehala erakasteko eskaerak etorri zitzaizkidan. Horregatik ene erakasle postura segurtatzeko, Vinyasa eta Ashtanga Yoga formakuntza segitu nuen, Rishikesh Yog Peeth eskolarekin (2016 – Yoga Alliance). Hor, Matthew Sweeney-ren ashtanga sekuentzia desberdinak ikasi nituen (ilargiaren sekuentzia, Ashtangan ilargi bete/berri egunetan praktikatzen duguna besteak beste) eta hauek ekartzen duten indarra ezagutu nuen. Geroztik ere, Ashtanga bai Matthew Sweeney, bai Caroline Boulinguez maisueekin praktikatzeko aukera ukan dut.
Ikastea beti gustuko dudanez, Yoga Nidra-n (2018 – Total Yoga Nidra Network), medikuntza txinatarrean oinarritzen den Yin Yoga-n (2022 – Yoga Alliance) baita Pranayama eta meditazioan (2024 – Punky Yoga School) formatua naiz.
Baina biografia hau ezin dut bukatu aipatu gabe 2019an bizi izan dudan barne iraultza: lehen aldiz ama bilakatu nintzen. Hori bizitu eta, laster erabaki nuen pasaia hortan emazteen bide lagun izan nahi nuela. Hala nola, haurdunaldi denborako eta sortze ondoko yoga erakasle izateko formakuntza bat ere segitu nuen (2021 – Yoga Alliance).
Horiek horrela, ez dizuet erraten ahal ene klaseak mota batekoak ala beste batekoak direla. Deneri idekiak, dogmetatik urrun, ilargiaren zikloaz eta naturaz hurbil, ene klaseak gustuko dudan yogaz elikatuak dira.




